060 telefonoak, Estatuko Administrazio Orokorraren izapide eta zerbitzu guztien berri ematen duenak, herritarren 7.129.018 dei jaso ditu uztailaren amaierara arte.
2019an, 10.799.961 dei artatu zituen 060ak, eta, goranzko joera jarraituz gero, kopuru hori gainditu egingo da 2020an.
Azken 8 urteetan, 060rako deiak bost aldiz biderkatu dira: 2011n 2,2 milioi ziren, eta 2019an 10,8 milioi.
060an, gaur egun, 230 telefono-linea inguru daude, hainbat administrazio-organotakoak, eta herritarrei laguntzeko 25 zerbitzu baino gehiago.