Toki Administrazioaren Batzorde Nazionala Estatuko Administrazio Orokorraren eta Toki Administrazioaren arteko lankidetzarako organo iraunkorra da.
Toki Administrazioaren Batzorde Nazionalak honako organo hauek ditu bere egituran: osoko bilkura eta bi azpibatzorde, Toki Administrazioarekiko Lankidetzarako Azpibatzordea eta Ekonomia, Finantza eta Zerga Araubidearen Azpibatzordea.
Osoko Bilkurak eta azpibatzordeek, gutxienez, urtean bi aldiz bildu beharko dute.
Batzorde honen eskumenekoak dira:
- Txostena egitea kasu hauetan:
- Toki Administrazioari eragiten dioten gaietan Estatuaren eskumenekoak diren administrazio-xedapenen proiektuak eta lege-aurreproiektuak.
- Toki-erakundeen zorpetze-eragiketak baimentzeko irizpideak.
- Aldez aurretik, eta Ministro Kontseiluak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 61. artikuluan xedatutakoa aplikatzea erabakitzen duen kasuetan.
- Toki Administrazioari buruzko proposamenak eta iradokizunak egitea Jaurlaritzari, batez ere gai hauei buruz:
- Toki-erakundeen alde eskumenak esleitzea eta eskuordetzea.
- Estatuaren diru-laguntzak, kredituak eta transferentziak Toki Administrazioari banatzea.
- Toki-ogasunek Estatuaren tributuetan parte hartzea.
- Toki-erakundeei eragiten dieten Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreikuspenak.