2019ko otsailaren 21ean onartutako funtzionamendu arauek aurreikusten dituzten funtzioak ditu:
- Politika bateratuak garatzeko jarduera eta plan bateratuak bultzatzea eta, hala badagokio, behar diren lankidetza-hitzarmenak sinatzea.
- Bi administrazioen jarduerak bat egin dezakeen arloetan elkarri laguntzeko mekanismoak diseinatzea.
- Bi administrazioen arteko gatazkak saihesteko tresna izatea.
- Bere eskumeneko gaietan bi alderdien interesekoak diren arazoak konpontzeko proposamenak egitea.
- Alderdi biei eragiten dieten gaiak aztertzea, batez ere, eskuduntza-gatazkak prozesutik kanpo konpontzea helburu dutenak edo konpontzen saiatzen direnak.