Europan edo munduan jarduten duten eta Espainia kide duten nazioarteko beste erakunde batzuen esparruan, areagotu egin dira azken urteotan baterako lana, informazio- eta irizpide-trukea, bai eta administrazio-praktika komunak hartzea ere, eta horiek lurralde-administrazioetara ere hedatu dira. Hala, gaur egun, erakunde horien jarduera ez da posible estatu batzuetako eta besteetako toki-erakundeen parte-hartzerik gabe.