Estatuaren Tokiko Lankidetza Ekonomikoa, funtsean, ekainaren 27ko 835/2003 Errege Dekretuak arautzen du, Estatuak toki-erakundeen inbertsioetarako ematen duen lankidetza ekonomikoa arautzen duenak (urriaren 21eko 1263/2005 Errege Dekretuak aldatu zuen), bai eta hura garatu eta aplikatzeko urtarrilaren 31ko APU/293/2006 Aginduak ere. Arau horietan, hainbat lankidetza-ildo ezartzen dira; adibidez, Probintziako eta uharteetako lankidetza-planetan sartzen diren inbertsioei udal-eskumeneko obra eta zerbitzuei egin beharreko ekarpena.
Bestalde, Estatuko Aurrekontu Orokorren hainbat legek edo beste xedapen orokor batzuek linea gehigarriak ezarri dituzte Estatuak eta toki-administrazioa osatzen duten erakundeek ekonomiaren arloan lankidetzan jarduteko.