Espainiak Europar Batasunean duen parte-hartzeak (1986an hasi zen) eta Europako Erkidegoko hitzarmenek Europako erakundeei eman dizkieten eskumenak pixkanaka gehitzeak eragin zuzena dute barne-antolaketa politikoan eta 1978ko Konstituzioak autonomia-erkidegoei eman zizkien eskumenetan. Eragin horiek bereziki garrantzitsuak dira Europar Batasunaren eskumen esklusiboen eremuan, eta, zehazki, lehiakortasun-politikaren esparruan; baina intentsiboak dira, halaber, eskumen partekatuen eremuan, hala nola nekazaritzan eta arrantzan, ingurumenean, kohesio-politikan, gizarte-politikan, kontsumitzaileen babesean, garraioetan edo energian.
Egoera hori Espainiaren eremuan ebatzi da lankidetza-sistema bat ezarriz, eta horri esker, erkidego-egintzak egin eta hartzen diren erakundeetako organoetan autonomiek parte hartzea posible da.