Estatuko Administrazio Orokorreko Hizkuntza Ofizialen Kontseiluari aholku ematea eta horretarako agintzen zaizkion lanak egitea.
Estatuko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde publikoetan hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko azterketak eta diagnosi-txosten teknikoak egitea, bere ekimenez edo eskatzen zaizkionean.
Hizkuntza ofizialen erabilerari buruz nazioko eta nazioarteko hainbat iturritan dagoen informazio kuantitatibo eta kualitatiboa biltzeko, aztertzeko eta trukatzeko organo iraunkorra izatea.
Estatuko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde publikoek hizkuntza ofizialak zenbateraino erabiltzen dituzten jakiteko jarraipena egitea urtero.
Hizkuntza ofizialekin zerikusia duten ikerketak, inkestak, azterlanak eta argitalpenak sustatzea, zabaltzea eta banatzea.
Proposatutako helburuak lortzeko, itzulpen- eta interpretazio-lanen garapena bultzatzea, hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten autonomia-erkidegoekin hitzarmenak proposatzeko aukera izanik.