Batzordea eratzeko aktan, bi administrazioen arteko foro edo topagune gisa hartzen da, eta, horregatik, administrazioen arteko lankidetza-tresna gisa, sektore-eremu guztietan politika komunak garatzeko programa eta jarduera bateratuak bultzatzeko, prebentzio-jardueren bide izateko bi administrazioen artean gatazkarik sor ez dadin, eta aipatutako administrazioei beren eskumeneko gaietan interesatzen zaizkien gaiak ebazteko proposamenak egiteko.
Ondorio horietarako, Batzordeak alderdi biei eragiten dieten gai guztiak aztertu ahal izango ditu, eta, bereziki, eskumenen inguruan sortutako gatazkak prozesutik kanpo konpontzeko xedea dutenak, bai eta bi administrazioen jarduerak bat egin dezakeen arloetan elkarri laguntzeko mekanismoak diseinatu ere.