2021ean bezala, 2022ko lehen deialdi honetan ere, funtsak toki-entitateei banatzeko, diru-laguntzen deialdi bat egin da (ez-lehiakorrak). Deialdi hori Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioarekin elkarlan estuan kudeatu da, haren eremu materialaren arabera, eta modernizazio eta transformazio digitala du helburu, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan. Ildo horretan, 154,51 milioi euroko deialdia egin da 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat (probintziako hiriburuak diren udalerrientzat izan ezik), araubide erkideko eta foru-araubideko probintzia-diputazioentzat, kabildoentzat, uharte-kontseiluentzat eta probintzia bakarreko autonomia-erkidegoentzat (hartzaileak 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak dira), bai eta Ceuta eta Melilla hirientzat ere. Diseinatzerakoan, toki-entitateen irizpidea hartu da kontuan, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioaren eta Toki Administrazioaren Batzorde Nazionalaren bitartez helarazia.
2022ko deialdia
50.000 biztanletik beherako udalentzako 2022ko deialdia
- TER/836/2022 Agindua, abuztuaren 29koa, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan toki-entitateetako administrazioen transformazio digitalerako eta modernizaziorako dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena eta 2022ko deialdia egiten duena.
- Egoitza elektronikorako lotura
- Eranskinetarako ereduzko dokumentuak:
- Jarduera-ildoen alderdi orokorrei eta espezifikoei eta proiektuaren formatuari edo memoria teknikoari buruzko SGAD gida teknikoak.
- FAQ Araudia
- FAQ Teknikoak
Azpiproiektuen eta jardueren definizioa CoFFEEn