Uztailaren 5eko 515/2013 Errege Dekretuak prozedura orokor bat garatzen du Europar Batasuneko Zuzenbidea ez betetzeagatik sortutako erantzukizunak zehaztu eta jasanarazteko. Prozedura hori egotea berritasun handia da Espainiako antolamendu juridikoan; izan ere, orain arte, erregulazio sakabanatuak eta sektorialak baino ez zeuden, besteak beste, funtsen kudeaketari dagokionez.
Errege-dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak zehazten duenez, “Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak txosten bat helaraziko dio urtero Ministroen Kontseiluari. Txosten hori publikoa izango da, eta Errege Dekretu honen babespean emandako ebazpenen, ebatzitakoen eta hasitako prozeduren, Europar Batasunaren Zuzenbidea ez betetzeagatik Espainiako Erresuma zigortzen duten Europako erakundeen egintzen, epaien edo erabakien berri emango dio.”
Hala, 2014ko txostena da Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak uztailaren 5eko 515/2013 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera egindako lehenengo txostena.