Frai Francisco pasealekua, 17
Gobernuaren ordezkaria
Maria Soledad Garmendia Beloqui
Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Kazetari gisa aritu da Deia egunkarian eta Zabalik astekarian.
PSE-EEko zinegotzia izan da Donostiako Udalean, eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzaren arduraduna izan da. 2015-2019 legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamendu eta Mugikortasuneko foru diputatu izendatu zuten.
Donostiako Udalera itzuli da, Ekonomia Bultzatzeko eta Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzi eta alkateorde gisa (2019-2023). 2023-2027 legealdian, Donostiako Udaleko alkateorde, PSE-EEko udal-taldearen bozeramaile eta Ekonomia eta Enplegu Lokaleko eta Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzi izan zen.
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
01071 Gasteiz (Araba)
Telefonoak:
945759000
Faxak:
945759170