Federico Moyua plaza, 5
Gobernuaren ordezkariordea
Carlos Garcia Buendia
Ontzigintzako ingeniaria Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta sektore publikorako estatistika aplikatuan eta estatistikan masterra Alcalako Unibertsitatean.
Ordezkariorde izendatu arte, Bilboko Itsas Kapitain kargua izan du 2015etik, eta Bilboko Portuko Agintaritzako administrazio kontseiluko kide izan da.
Itsas Ingeniarien Kidegoko funtzionarioa, Bilboko Itsas Kapitaintzan lan egin du 2007tik, itsas segurtasuneko ikuskatzaile gisa eta Lekeitioko itsas barrutiko buru gisa, unitatearen buruzagitza hartu arte. Europar Batasuneko “EU Twinning Project Control of Ship Sourced Emissions” programan aditu gisa parte hartu zuen, Turkian.
2006an Espainiako Ordezkaritzaren aholkulari izan zen Nazioarteko Itsas Erakundearen aurrean, Espainiak Londresen duen Enbaxadan, erakundearen batzorde eta azpibatzorde ezberdinetan aktiboki parte hartuz.
Sistemen ingeniari gisa lan egin zuen SENER Ingeniaritza eta Sistemetan 2000 eta 2006 artean, Genevako Segurtasun Nuklearreko Zentro Europarrean (CERN) urtebete eman ondoren.
1973an jaio zen Madrilen, ezkonduta dago, eta seme bat eta alaba bat ditu.
GOBERNUAREN BIZKAIKO ORDEZKARIORDETZA
48071 Bilbo (Bizkaia)
944509000
944509161