Herritarrak sinaduren aitorpena egiteko eska diezaioke Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari, postaz edo aurrez aurre.
- Posta arrunta erabiltzen bada, gutun-azal batean honako agiri hauek bidali beharko dituzu:
- Legeztatu nahi den JATORRIZKO dokumentua.
- Idazki bat, gutxienez alderdi hauek jasoko dituena:
- Dokumentuak ondorioak izatea nahi den herrialdea.
- Harremanetarako telefonoa.
- Dokumentua zer posta-helbidetara bidali behar den, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Araubide Juridikoaren Zuzendaritza Nagusiak sinadurak aztertu eta gero. Horren ordez, interesdunak dokumentazioa zuzenean Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministeriora igortzea eskatu ahalko du, dagozkion zerbitzuek legeztatze diplomatikoko prozeduraren hurrengo fasearen izapideekin jarrai dezaten.
Goian zehaztutako dokumentazioa duen gutun-azala postaz bidaliko da helbide honetara:
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioa
Araubide Juridiko Autonomiko eta Lokaleko Zuzendaritza Nagusia
Toki Araubide Juridikoaren Zuzendariordetza Nagusia (Legeztatze Zerbitzua)
Cea Bermúdez kalea, 46 - 3. solairua. 28003 Madril
- Herritarrak tramitea aurrez aurre egitea erabakitzen badu, honako hau eskatu beharko du: aurretiko zita telematikoki