- a) Kontseiluari eta kontseiluko kideei hizkuntza ofizialen inguruko aholkularitza ematea, eta kontseiluak berak agindutako lan teknikoak egitea.
- b) Estatuaren Administrazio Orokorrean eta hari lotutako edo haren mendeko organismo eta entitate publikoetan hizkuntza ofizialek duten erabilerari buruzko azterketak eta diagnosi-txosten teknikoak egitea, bere ekimenez edo eskatzen zaizkionean.
- c) Espainiako eta nazioarteko hainbat iturritan hizkuntza ofizialen erabilerari buruz dagoen informazio kuantitatibo eta kualitatiboa biltzeko, aztertzeko eta trukatzeko organo iraunkor gisa jardutea, eta, bereziki, Europako Kontseiluaren Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren esparruan Espainiak bere gain hartutako betebeharrei dagokienez.
- d) Estatuko Administrazio Orokorrak eta hari lotutako edo haren mendeko organismo eta erakunde publikoek hizkuntza ofizialak nola erabiltzen dituzten jakiteko jarraipena egitea, aldian-aldian.
- e) Hizkuntza ofizialekin zerikusia duten ikerketa, inkesta, azterlan eta argitalpenak sustatu, zabaldu eta banatzea.
- f) Kontseiluak ematen dion beste edozein eginkizun.