Estatuak toki arloan duen legeria Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean ezarritakoa da. Horren osagarri, autonomia-erkidego bakoitzak bere tokiko legedia du, eta, legedi horretan, autonomia-erkidegoaren lurraldearen ezaugarri bereziak aztertzen dira eta dagokion toki-erakundearen eredua arautzen da.