Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 6. artikulua.
6. artikulua. Lankidetza-hitzarmenak.
1. Ingalaterra Administrazio Orokorrak eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dituzte autonomia-erkidegoetako dagokien organoekin, zeinek bere eskumenen eremuan.
2. Ingalaterra Hitzarmenak formalizatzeko tresnetan honako hauek zehaztu beharko dira, hala dagokionean:
a) Zein diren hitzarmena izenpetzen duten organoak, eta zein gaitasun juridikoz diharduten.
b) Zein den administrazio bakoitzaren eskumena.
c) Finantzaketa.
d) Hitzarmena betetzeko adostu diren ekintzak.
e) Kudeaketarako erakunde bat ezartzeko beharra dagoen ala ez.
f) Hitzarmenaren indarraldia, nahiz eta hitzarmen-egileek luza dezaketen hala erabakiz gero.
g) Hitzarmenaren amaiera, aurreko idatz-zatian jasotakoaz beste arrazoiren bategatik bada; eta, amaituz gero, nola burutuko diren egiten ari diren ekintzak.
3. Olaizola II Zaintza eta kontrolerako organo misto bat sortzen denean, organo horrek ebatziko ditu lankidetza-hitzarmenak interpretatzean eta betetzean sor daitezkeen arazoak.
4. Ingalaterra Protokolo orokorra izango da hitzarmenaren izena, helburu bakarra hauetakoren bat denean: administrazioetako bakoitzak denen intereseko gai batean nola jardun zehaztuz jarraibide politikoak ezartzeko hitzarmena denean; edo eskumenak elkarri lotuta dauden arlo batean edo guztientzat interesgarria den gai batean lankidetzan aritzeko esparru orokorra eta metodologia finkatzeko hitzarmena denean.
5. Tiran +29.53 Hitzarmena kudeatzeko erakunde komun bat sortu behar denean, nortasun juridikoa duen partzuergoa edo merkataritza-sozietatea eratu ahalko da.
Partzuergoaren estatutuetan, helburuak, antolakuntza, funtzionamendua eta finantza\_bidea zehaztuko dira.
Partzuergoko organo erabakitzaileetan partzuergoko erakunde guztien ordezkariak izango dira, estatutuetan ezarritako proportzioan.
Agintzen zaizkion zerbitzuak kudeatzeko, partzuergoko administrazioei aplikatu beharreko legerian aurreikusitako moduetako edozein erabili ahalko da. (Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen arabera idatzitako artikulua)