Aldebiko Lankidetza Batzordeen jarduerari buruzko oinarrizko datuak eskaintzen dira, 1984tik gaur egun arte.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluak, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak emandako idazkeran, funtzio berria eman die aldebiko lankidetza-batzordeei, aukera ematen baitu haien barruan desadostasunak ebazteko erabakiak hartu ahal izateko eta, hala, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea saihesteko. Horretarako, aldebiko lankidetza-batzordeek funtzionamendu-mekanismo espezifiko bat ezarri dute, urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan aurreikusitako kasuan. Era berean, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen artean planteatutako edozein motatako eztabaidak konpontzeko funtzio hori finkatuta geratu da 2006, 2007 eta 2018an onartutako autonomia-estatutuetan.
Beraz, beharrezkoa da aldebiko lankidetza-batzordeen bilera-mota hauek bereiztea, haien helburuaren arabera:
- Helburu bakartzat araugintzaren jarraipena egitea eta gatazkak prebenitzea eta konpontzea duten jarduerak. Urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoa onartu ondoren hasi ziren horiek funtzionamendu-araubide berezi bati lotzen, urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan aurreikusitakoa betez.
- Bilera orokorrak, Espainiako eta autonomia-erkidego bakoitzeko gobernuen arteko harremanetarako esparru arrunt eta iraunkor gisa, legeetan ezartzen diren edo aldeek planteatzen dituzten interes komuneko gaiak ezagutzeko eta lantzeko; hori, halere, ez da eragozpena izango gatazkei ere heldu ahal izateko, zati batean bada ere.
Aurrekoa ikusita, bidezkoa da aldebiko lankidetza-batzordeek egindako bilerei buruzko informazioa jasotzea, modu banakatuan, helburuaren arabera. Hala ere, urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan jasotako prozedurari jarraiki deitutako bilerei buruzko datuak, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean planteatutako eztabaidak ebazteko soilik, Gatazkakortasunari buruzko Hileko Txostenetan zein Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko Gatazkakortasunari buruzko Hiruhileko Buletinetan (/content/mpt/politica-territoriala/regimica/LEM_) daude jasota.