Konstituzioan eta autonomia-estatutuetan ezarritakoaren arabera, autonomia-erkidegoek dute eskumena, bai eta dagozkien batzar legegileak osatzeko hauteskundeak deitzeko eta egiteko ardura ere.
Praktikan, Autonomia Erkidegoek Estatuaren eredu parlamentarista jarraitzen dute, 4 urtetarako aukeratutako Asanbladekin eta d´Hondt arauak zuzendutako hauteskunde sistema proportzionalaren bidez. Berezitasun bakarrak hauteskunde-barrutiari dagozkio –probintzia izan ohi da–, Asturias, Murtzia, Kanariak eta Balear Uharteen kasuetan izan ezik; eta Asanblada legegilean sartzeko behar diren gutxieneko botoen betekizunari dagokionez –kasu batzuetan % 5ekoa da–, Estatuko eta beste erkidegoetako arau orokorra % 3koa den bitartean.
Zerrendatutako agirietan, hautagai hautetsien eta hauteskunde-batzordeek egindako emaitzen aldarrikapen ofiziala aurkezten da.