Alicia Echeverria Jaime Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Laneko Arriskuen Prebentzioko masterra egin zuen zentro berean.
Enpresentzako aholkularitzaren sektorean garatu du bere jarduera profesionala, eta bertan, aholkularitza bateko Laboral saileko arduradun gisa aritu da 19 urtez.
Alderdi politikoari dagokionez, Faltzesko (Nafarroa) PSN-PSOE Alderdi Sozialistaren Udal Taldeko idazkari nagusia izan da, eta bertako zinegotzi ere izan da hamabi urtez. Egun, Faltzesko Elkarte Sozialistaren Antolakuntza idazkaria da, eta PSN-PSOEko Eskualde Batzordeko presidentea.
Ezkondua eta seme baten ama, Gobernuaren Nafarroako ordezkaria da 2023ko abendutik.