Interneteko domeinua www.mptmd.gob.es Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren titulartasunekoa da, eta gaur egun, behin-behinean, Miguel Angel kaleko 21. zenbakian du egoitza. 28071 Madril, egoitza nagusia (Paseo de la Castellana, 3) birgaitzeko lanak egiten ari diren bitartean.
Lege-ohar honetan jasotzen dira erabileraren eta sarbidearen baldintza orokorrak.
Webgune hau erabiltzeak berekin dakar baldintza orokor hauek espresuki eta erabat onartzea erabiltzailea bertara sartzen den unean argitaratutako bertsioan, webguneko eduki edo zerbitzu batzuei aplika dakizkiekeen baldintza berezien kalterik gabe. Nolanahi ere, informazioaren eta zerbitzuen eguneratzea ez da berehalakoa, eta, beraz, desfaseak egon daitezke. Egiaztatu beti informazio, zerbitzu eta edukien iraunaldia eta zehaztasuna.