Zer Nork Egitura Koordinatzaileak Esparruak
IMI egitura Espainian
IMI azken agintariak dira sistemaren eragile nagusiak eta izateko arrazoia. Sisteman erregistratzeko, ordea, IMI koordinatzaileengana jotzen dute. IMI koordinatzaileek funtsezko lana egiten dute, beraz, agintarien sarea eraiki, prestatu eta mantentzen dela bermatzeko. Baina koordinatzaile horiek gida eta orientazioa ere ematen diete agintariei espezializazio handiagoa behar duten kasuetan, hala nola beste estatu batzuekiko irizpide desadostasunak, alerten tratamendua, eta abar.
Estatu kide bakoitzean koordinatzaile nazional bat (NIMIC, National IMI Coordinator) nahitaezkoa da, baina, oro har, beste koordinatzaile delegatu batzuekin egoten da.
Espainiaren kasuan, Estatuko Administrazio Orokorrak koordinatzaile 'tematikoak' izendatu ditu zuzentarau edo legegintza-eremu bakoitzeko, eta koordinatzaile 'globalak', autonomia-erkidegoetako eta autonomia-estatutua duten hirietako zuzentarau guztietarako gaituak.
Espainiako egiturak “gaikako” banaketa eta eskualde-egitateari ematen zaion arreta konbinatzen ditu. Hala, NIMIC sistemaren koordinatzaile hutsa da, ez du eskumenik ez irizpiderik zuzentarau bakoitzaren berezko gaiei dagokienez, eta, batez ere, Batzordearekiko elkarrizketaz eta sistemaren aplikazioaz, garapenaz eta funtzionamendu egokiaz arduratzen da, IMI Espainia sarearen eraikuntza eta mantentze-lanak ziurtatuz eta sustapen- eta prestakuntza-jarduerak eginez.
Estatuko Administrazio Orokorraren inguruan, NIMICekin batera, zuzentarau edo legegintza-eremu bakoitzerako koordinatzaile delegatuak daude, eta horiek dira, bakoitzari dagokion arloan, nazioko ‘erreferentzia’.
Administrazio autonomikoari dagokionez, autonomia-erkidego eta autonomia-estatutua duen hiri bakoitzak 'eskualdeko' koordinatzaile bat du (19 guztira). Koordinatzaile horrek IMI jarduera koordinatzen du bere eremu geografikoan, esparru guztietarako, eta beharrezko agintariak erregistratzen ditu. Eskualdeko eta tokiko agintariak Estatuko administrazioaren koordinatzaile ordezkariekin lotu daitezke, eta, behar izanez gero, kontsulta egin diezaiekete.