Lurraldeko Estatuko Administrazio Orokorra arduratzen da Estatuaren jarduera lurraldean deskontzentratuta gauzatzeaz, eta Gobernuaren ordezkariari dagokio autonomia-erkidegoaren eremuan jarduera hori zuzentzea eta autonomia-erkidegoko Administrazioarekin koordinatzea.
Txosten honek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 73.1.b artikuluan aurreikusitakoak, Estatuko Administrazio Orokorrak lurraldean 2023an izandako zerbitzuen funtzionamenduari buruzko ebaluazio orokor bat jasotzen du.