- Inkestatuek 5etik 4,81eko balorazioa eman diote jasotako arretari, irekitze-ordutegiei eta bulegoetan egiten dituzten kudeaketetan itxaron beharreko denborari.
- Denis Itxasok adierazi du datu on horiek EAOk emandako kalitate-mailari eustera eta hura indartzera bultzatzen dutela, eta trebakuntza-prozesuetan aurrera egingo dela eta hobetu egingo direla
AGEk egindako ikerketa batek erakusten du euskal herritarren artean jasotako arretarekiko asebetetze maila altua dela (5etik 4,81). Itxasok bere “poza” adierazi nahi du “euskal erabiltzaileek eskainitako zerbitzuei egin dieten harreragatik”, baita “Administrazioak aurrerapausoak emateko eta hobetu daitezkeen alderdiak are gehiago finkatzeko duen asmoa” ere.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren artean egindako inkestak erakusten duenez, 2023an, aurreko urtearekin alderatuta, inkesta gehiago erantzun dira EAOn informazio edo kudeaketa motaren bat eskatu dutenen artean, hala nola dokumentuen erregistroa, ziurtagiri digitalak, ahalordetzeak eta beste. Hala, Araban 284 inkesta erantzun dira (2022an baino 92 gehiago) artatutako 864 pertsonetatik, Bizkaian 269 inkesta (+34) artatutako 519 pertsonetatik, eta Gipuzkoan 197 inkesta (+38) artatutako 377 pertsonetatik.
Datu on horiek etengabeko hobekuntzaren beharra dakarte berekin, bai emandako zerbitzuei dagokienez, bai langile publikoen artean ezarri beharreko prestakuntza-prozesuei dagokienez. Administrazioaren asmoa da langileen trebakuntza hori areagotzea eta bultzatzea, gizartearen beharretara hobeto egokitzeko.
Euskarazko prestakuntza
Hobetu beharreko alderdietako bat euskarazko arreta da, EAEko bi hizkuntza koofizialei estaldura egokia emateko. Alde horretatik, azpimarratzekoa da AGEko langileen artean egindako barne-inkesta batean, langileen erdiak baino gehiagok (% 55,2) interesa agertu duela euskarazko gaitasunak handitzeko, zerbitzuen erabiltzaileei arreta hobea eman ahal izateko. Denis Itxasok azpimarratu duenez, “gure helburua da langile publikoen artean prestakuntza sustatzea, borondatez, euskarazko zerbitzu handiagoetan aurrera egin ahal izateko, eta Estatuko Administrazio Orokorrak erabiltzaileen aintzatespena izaten jarrai dezan, gaur egungo balioespen altuarekin edo handiagoarekin”.