- Renfeko presidenteak gaur iragarri duenez, konpainiak trenez lotuko ditu Katalunia eta Okzitania, eta Euskadi eta Akitania Berria
- Zerbitzu publikoko bokazioarekin sortuko dira ibilbide berriak, inguruko hirien artean kohesio handiagoa eta mugikortasun jasangarria lortzeko
Frantziako merkatuan erreferentziazko operadore bihurtzeko hurrengo urratsetan lanean ari da jada Renfe, bere ibilbide orrian. Raül Blanco konpainiako presidenteak gaur aurreratu duenez, konpainiak zerbitzu publikoko mugaz gaindiko ibilbide berriak abiatuko ditu 2024tik aurrera, Katalunia eta Euskal Herria Frantzia hegoaldearekin lotzeko.
Kataluniako eta Okzitaniako eskualde frantsesaren arteko ekialdeko lotura egiteko proiektua Bartzelona eta Perpignan arteko abiadura handiko frekuentzia berrietan eta Toulouse hirirainoko hedapenean zehaztuko da.
Zerbitzuek Avant zerbitzuaren tarifa izaera izango dute, eta Bartzelona, Girona eta Figueras Perpignanekin lotuko dituzte, geltoki horri maiztasunak bikoiztuz, eta, gainera, gutxienez Toulousera arteko luzapen bat izango dute, Carcasonen tarteko geralekuarekin.
Mendebaldean, Renfek Donostia Hendaiarekin eta Baionarekin lotzeko asmoa du, Euskal Herria eta Frantziako Akitania Berria eskualdearen arteko ibilbideak sortuz.
Bi proiektu horiek 2024an gauzatzea espero dute, eta mugaren bi aldeetatik oso hurbil dauden hirien arteko mugaz gaindiko zerbitzuen garraio-harreman berriak sortzea dakarte, mugikortasun-sare iraunkorragoa sortuz eta Renfek Frantzian garraio-zerbitzuak emateko duen posizioan beste urrats bat emanez.
Konpainiak AVE trenen eskaintza aurkeztu eta egun batera iritsi da iragarpena. Horiekin, Frantzian ekingo dio bere bakarkako merkataritza-operazioari, eta bihartik aurrera Lyon eta Marseillarainoko bi ibilbide izango dira.