Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Victor Torres Kubak Espainian duen enbaxadorearekin, Marcelino Medinarekin, bildu da gaur, Gerra Zibilean Karibeko uhartera erbesteratutako espainiarren ondorengoek Espainiako nazionalitatea eskatu ahal izateko epea luzatzeari buruz hitz egiteko.
Ministerioak beste urtebetez luzatuko du, 2025 amaierara arte, senideek eskaerak egin ahal izateko epea, 2022. urteko Memoria Demokratikoaren Legean jasotzen denez.
“Kubako enbaxadoreari adierazi diot erbesteratuak hartu zituzten herrialdeak bisitatuko ditugula, izapideen inguruko informazio guztia emateko. Espainiako nazionalitatea eskuratu nahi duten horientzat albiste ona dela deritzogu”, adierazi du ministroak.
Espainiak Habanan duen kontsulatura 36.117 nazionalitate eskaera iritsi dira, aurtengo urtarrilaren 31ra arte. 24.087 onartu dituzte, eta 19.359 lagunek eman dute izena dagoeneko. 358 eskaera baino ez dira ukatu.