Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak bere aurrekoaren, Carolina Dariasen, zorroa jaso du
“Arlo publikoan sinesten dut guztiona delako, eskubideak bermatzen dituelako eta askatasunak babesten dituelako”
2021eko urtarrilaren 27an. Miquel Icetak gaur goizean jaso du Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioaren kartera, Carolina Darias bere aurrekoaren eskutik, erregearen aurrean kargua agindu ostean.
Bere hitzaldian, kartera eskualdatzeko ekitaldian, Espainiari buruz duen ikuspegia jarri du mahai gainean Icetak. “Espainia den bezalakoa gustatzen zait: askotarikoa, plurala eta batua”. Eta ideia horretan sakondu du: “Espainia indartsu bat nahi dut bere batasunean eta bere aniztasunaz harro”.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen konfiantza eskertu du Icetak, eta kooperazio, lankidetza, koordinazio eta kogobernantza gizon gisa jarduteko konpromisoa hartu du.
Era berean, Carolina Darias aurreko presidentearen lana eskertu du. Zentzu horretan, hasitako lan ildoarekin jarraituko duela ziurtatu du, Administrazioa modernizatzeko eta digitalizatzeko erronkarekin, baita Europako funtsak lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko erronkarekin ere.
Bestalde, SNSren Lurraldearteko Kontseilua adibidetzat jarri duen kogobernantza “bidea da”, adierazi du. Icetak azpimarratu duenez, “ez dago akordiotik eta itunetik sortzen dena baino gotorleku sendoagorik”.
Publikotasunaren defentsa irmoa ere egin du: “Guztiona da. Eskubideak bermatu eta askatasunak babesten ditu”.
Icetak espresuki defendatu du “Espainiako Konstituzioarekiko konpromisoa”, eta ziurtatu du kargua “fidela eta konprometitua” hartzen duela, betetzen ari den koalizio programa aurrerakoi batekin eta herri proiektu batekin.
Carolina Dariasek, Miquel Icetari kartera ematean, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioaren buru egon den urtea nabarmendu du: “Proiektu ilusionagarriak martxan jartzeko lan gogorra egin dugu, hala nola, herrialdearen egituraketa eta lurralde kohesioa, kohesio sozial handiagoa lortzeko, beti ere denen ondoan, lurralde kooperazioa baita herri hau kohesionatu eta josteko oinarria".