Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Gabonak ospatzeko deia egin du, dakiguna eginez, birusari arrastoan eusten diona: “Ziur nago aurtengo Gabonetan egin dezakegun oparirik onena bizitzak oparitzea dela”.
Gure itxaropen horizontea hurbilago dago, gaineratu du ministroak, “Espainiaren txertaketa estrategia bakarrak agerian uzten du hori, baina baldintza onenetan iritsi behar dugu txertoak gure herrialdera iristen direnerako”.
Carolina Dariasek prentsaurrekoa eman du Osasun ministro Salvador Illarekin batera, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren bileraren amaieran, eta gaur eguberrietako neurrien inguruan hartutako akordioaren garrantzia azpimarratu du: “Beste urrats bat da gobernantza partekatuan eta birusaren hedapena batera geldiarazteko neurriak hartzean. Neurriak Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek aurrez egindako lanaren emaitza dira eta Gabon desberdinak ospatzeko aukera emango digute”.