Estatuko Administrazio Orokorreko (EAO) 1.023 enplegatu publiko beren borondatez ari dira elkarlanean osasun-arloan, arlo soziosanitarioan eta kolektibo kalteberen babes-arloan, 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 18. xedapenaren babesean (11/2020 Errege Lege Dekretua, COVID-19ari aurre egiteko gizarte- eta ekonomia-arloko presako neurri osagarriei buruzkoa).
Boluntario horien artean, 489 langile publiko daude Madrilen, Estatuko Administrazio Orokorreko langile gehienak, baina badaude beste lurralde batzuetan lan egiten duten boluntarioak ere: 109 Andaluziakoak, 52 Valentziako Erkidegokoak, 52 Asturiaskoak, 48 Gaztela eta Leongoak, 46 Kataluniakoak, 46 Galiziakoak eta 42 Aragoikoak.