Espainiako langile publikoen kopurua 2.595.575ekoa da, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak 2019ko uztailari buruz argitaratutako administrazio publikoen zerbitzuko langileen azken estatistika-buletinaren arabera. Buletin horretan, berritasun garrantzitsuak sartzen dira, bai edukiari bai formatuari dagokienez.
Honela banatzen dira 2.595.575 langile publikoak administrazio publikoen artean: %57,76k autonomia-erkidegoetako sektore publikoan ematen du zerbitzua, %19,80k Estatuko sektore publikoan eta %22,43k toki-erakundeetako sektore publikoan.
Bestalde, administrazio publiko guztietan, % 56 karrerako funtzionarioak dira, % 22,4 lan-kontratudun langileak, eta gainerako langileak (bitarteko funtzionarioak, behin-behineko langileak eta bestelako langileak) % 21,60 dira.
Beste datu esanguratsu bat: administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen %56,25 emakumeak dira eta %43,75 gizonak.