Batzuetan, kontsulta baten barruan, beste estatuko agintariekin harremanetan jarri nahi izaten dugu. Agintaritza horren harremanetarako datuei esker, telefonoa, helbide elektronikoa edo posta-helbidea eta abar lor ditzakegu.
Hala ere, gogoratu behar dugu IMIn aurreikusitako ‘iruzkinak’ aukerak abantaila ugari dituela:
- Segurtasuna: informazioa ez da IMItik ateratzen, bertan zifratuta sartu eta gordetzen da (bitarteko gutxik eskain ditzakete berme horiek maila egokiarekin)
- Itzulpenak: iruzkinetan idatzitako testuek IMIn dauden itzulpen automatikoko aukerak erabiltzen dituzte
- Txostenak: iruzkin guztiak islatuta geratzen dira (kronologikoki ordenatuta, datatuta, etab.) sistemak egiten dituen txostenetan; beraz, jarduera osoak dokumentatzeko aukera ematen dute.
- Abisuak: IMIk posta elektronikoz abisatzen du iruzkin berriak iritsi direla (jakinarazpen honek edozein nobedaderen berri izateko aukera ematen digu)
Iruzkinak kontsulta baten bizitzako edozein unetan sar daitezke. Kontsultaren pantailako aurkezpenaren ‘amaieran’ daude, ekintza-botoien aurretik. Iruzkina idatzi (nahi den hizkuntzan) eta ‘gorde iruzkina’ sakatu besterik ez da egin behar, iruzkin hori kontsultan gordetzeko eta beste aldeari jakinarazteko, irakurri ahal izan dezan (eta, ondorioz, beste iruzkin batekin erantzuteko, behar izanez gero).