Ikerketa-erakunde publikoek erantzun zientifiko-teknikoa etengabe eman dute erupzioa hasi zenetik. Hala ere, garrantzi handiagoa hartzen du larrialdia amaitutakoan, hondamendi naturalaren inpaktua arintzen eta etorkizunean antzeko egoerak prebenitzen lagun baitezake. Horri dagokionez, 2,5 milioi euroko diru-laguntzak eman zaizkie unibertsitateei eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako zentro publikoei, ikerketa-proiektu hauek egiteko:
- Kanarietako Institutu Bolkanologikoak La Palman sumendien arriskua murriztera bideratutako I+G+B jarduerak indartzea.
- Kanarietako Astrofisika Institutuak instalazioak eta ekipoak garbitzea eta prebentziorako ekipamendua erostea.
- Las Palmas Kanaria Handiko Unibertsitatearen eta La Lagunako Unibertsitatearen erupzioaren eta hark biztanleengan eta lurraldean dituen ondorioen monitorizazioa, ebaluazioa eta jarraipena egiteko jarduerak.
- Kanarietako Nekazaritza Ikerketen Institutuak platano-haztegietako erupzioaren ondorioak ebaluatzea.
Proiektu horiekin batera, zenbateko osoaren zati bat CSICera, ISCIIIra, PLOCANera eta GRANTECANera bideratu da, itsas ingurunea monitorizatzeko, airearen kalitatea ebaluatzeko eta larrialdian Kanarietako Teleskopio Handia babesteko proiektuei jarraipena emateko.
Azterketa horiek guztiak PEVOLCAko batzorde zientifikoan aurkezten dira, eta aukera emango dute galdaketen gaineko azpiegiturak berreraikitzeko edo ingurune naturala berreskuratzeko estrategien diseinuari buruzko informazioa emateko.