«Oroimena. «Bidaia emozionala Paco Rocaren komikietan barrena» inauguratu dute Cervantes Institutuko zuzendari Luis Garcia Monterok; Memoria Demokratikorako Estatu idazkari Fernando Martinezek eta Paco Rocak berak –bera da erakusketaren komisarioa ere–.
Erakusketak hiru zatitan egituratutako ibilbidea proposatzen du, bakoitza mapa emozional baten bidez irudikatua eta egilearen lana. Alde batetik, memoria historikoa, Los surcos del azar eta El abismo del olvido bezalako komikiak ardatz hartuta, non lekukotzak, bidegabekeriak, iraganaren berreraikuntza edota memoria bisuala jorratzen diren.
Bestetik, memoria eta identitatea, Zimurretatik abiatuta memoria identitatearen eraikuntzan giltzarri gisa lantzen denean, denboraren joanaren eta oroitzapenen galeraren eragina islatuz.
Azkenik, familia memoria, Regreso al Edén eta La casa lanetan fokatua, non oroitzapen intimoetan eta herentzia emozionalean sakontzen den.
Espainiako Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoaren Ministerioak eta Cervantes Institutuak antolatu dute erakusketa, eta irailaren 28ra arte egongo da ikusgai, doan, Cervantesen egoitzan, Madrilen.