Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak gaur nabarmendu duenez, berdintasuna eta genero arrakalak ezabatzea giltzarri izan dira despopulazioari aurre egiteko gobernu zentralak abiatutako politiketan. Hain zuzen ere, Alicia Echeverriak lurraldea maskulinizatzearen, landa eremuan emakumeentzako aukera faltaren, zaintza ekonomiaren arloan emakumeek duten kargaren, eta genero indarkeriaren aurrean egindako lana aipatu du. Hala adierazi du AFAMMER Nafarroak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako Berdintasunaren eta Kontziliazioaren aldeko XVIII. Landa Topaketaren amaieran.
Echeverriak adierazi duenez, “nahiz eta gauzak asko aldatu diren urteetan zehar, oraindik ere beharrezkoa da baserri munduko emakumeak ikusaraztea eta ahotsa ematea”. Emakumeak, gero eta ardura postu gehiago betetzen dituztela, erabakiak hartzeko libreagoak direla eta autonomia eta independentzia handiagoarekin bizi direla nabarmendu du. “Defendatu behar ditugun eskubide eta askatasunak lortu ditugu, inoiz baino gehiago, abortua bezalako gai sentikorretan iraganera itzultzea defendatzen dutenen, genero-indarkeria ukatzen dutenen eta, noski, berdintasunarekin zerikusia duen guztia ukatzen dutenen aurrean”, adierazi du Gobernuaren ordezkariak.
Horrez gain, Espainiako Gobernuak despopulazioaren aurka borrokatzeko eta gizarte eta lurralde kohesioa bermatzeko ezarri dituen neurriak aipatu ditu Rajoyk. Eta, zehazki, Erronka Demografikoari aurre egiteko 130 Neurri Planari, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen dena eta “herrialdearen egituraketa hobetzeko, hiri eta landa arrakala murrizteko, eta despopulazioak gehien kaltetu dituen eremuetako batzuk berpizteko aukera eman diguna”.
Echeverriak Planean jasotako neurri batzuk errepasatu ditu, besteak beste, trantsizio ekologikoa bultzatzera bideratutako jarduerak; konektibitatea hobetzera bideratutakoak, 5G teknologia lurralde osoan hedatuz; edo berrikuntza bultzatzera bideratutakoak, ikerketa eta ekintzailetza bultzatzen duten lurralde zentroekin, Zangozan eta Lizarrerrian.
Turismo jasangarriagoari ere bultzada eman zaio; zerbitzu publikoak eta haien deszentralizazioa indartu dira, lurraldera hurbiltzeko; eta zainketen politika berri bat landu da, landa-biztanleriaren zahartzeak eragindako beharrei arreta berezia ematen dieten baliabideekin.
“Egongo da pentsatzen duenik berdin diola nork gobernatzen duen, baina ziurtatzen dizuet ez dela horrela”, adierazi du Gobernuaren ordezkariak, eta gaineratu du “genero-gaietan eta gizarte- eta lurralde-kohesioari dagokion guztian sentikortasuna gure bizitza hobetzen duten politiketan islatzen dela: emakumeen bizitza landa-ingurunean”.