Kultura Ministerioak Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) bidez bultzatutako Cine Sénior programak 31.040 ikusle eraman zituen Nafarroako zinema-aretoetara 2024an. Ehuneko 61,72 gehiago da 2023an, 19.194 ikusle senior izan baitziren Foru Erkidegoan.
Espainia osoan, 1.690.758 pertsona joan dira zinemara programa honekin, hau da, saldutako sarrera guztien ehuneko 33,4. Espainiako Zinemen Federazioaren (FECE) datuen arabera, 2024ko maiatza eta abendua bitartean garatu zen neurriaren bigarren edizio honetan 766.034 ikusle senior gehiago joan ziren zinema-aretoetara 2023ko lehen edizioan baino, hau da, %82ko igoera izan zuen.
Zinema-aretoei zuzeneko diru-laguntzak emanez, neurri honek 65 urte edo gehiagoko pertsonen kultura-aniztasunerako sarbide-eskubidea sustatzen du, astearteetan zinemara joan ahal izan daitezen 2 euroko prezio murriztuan. Nafarroaren kasuan, bigarren edizioari atxikimendua eman zioten zazpi zinema aretok programa honetan.
Horrela, astearteak asteko hirugarren egun onena bezala finkatu dira, larunbataren eta asteazkenaren atzetik, FECEren arabera. Gainera, Cine Sénior kanpainak iraun zuen bitartean, publiko mota guztietako astearteetan zinema-aretoetara joan ziren ikus-entzuleak %23 igo ziren, aurreko urteko edizioarekin alderatuta. 2023ko astearteetan 4.092.992 ikusle izatetik, 2024ko astearteetan 5.051.848 ikusle izatera pasa zen.
Urte osoko banaketari dagokionez, kanpainaren azken hilabeteetan (irailetik abendura) bikoiztu egin zen lehen hilabeteetako senior ikusleen kopurua (maiatzetik abuztura), eta urria, 358.493 ikusle senior, bihurtu zen jende gehien bildu zuen hilabetea. Aurtengo edizioan, nobedade gisa, sarrerak erakusketa-aretoetako leihatiletan nahiz bitarteko elektronikoen bidez erosi ahal izango dira.
Kultura Ministerioa hirugarren edizioaren tramitazio lanetan ari da dagoeneko, apirilean martxan egotea aurreikusita.