Biltzeko Eskubidea arautzen duen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, “bilerak iraganbide publikoetan eta manifestazioak egiten direnean, antolatzaileek edo sustatzaileek idatziz jakinarazi beharko diote dagokion gobernu-agintaritzari, gutxienez hamar egun natural eta gehienez hogeita hamar egun lehenago”. Horrez gain, "deialdia eta bilerak iragaitzazko leku publikoetan egitea presazkoa dela justifikatzen duten aparteko arrazoi larriak daudenean, gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazi ahal izango da []."