Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Estatuko Aldizkari Ofizialean 2400 beka argitaratu ditu gehienez, Espainian, astebeteko barnetegian eta mantenu osoan, ingelesezko murgiltze-programa batean parte hartzeko, uztailean bertan.
Bekak eskuratzeko baldintzak honako hauek dira:
· 2003ko urtarrilaren 1a eta 2006ko abenduaren 31 bitartean jaioa izatea.
· Ikasturte honetan ikasketa hauetako batean matrikulatuta egotea: Batxilergoa, Musika eta Dantzako lanbide ikasketak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako gradua, Kirol irakaskuntzetako erdi mailako gradua eta erdi edo goi mailako hizkuntza irakaskuntzak.
· MEFPren 22-23 ikasturtean bekadun izatea aurreko idazatian adierazitako ikasketaren batean.
· Aurreko ikasturteko irakasgai guztiak gaindituta izatea, eta ingeleseko irakasgaian gutxienez amaierako nota 9 izatea.
Eskatzaileek eskabidea bete beharko dute, Internet bidez helbide honetan dagoen formularioaren bidez: http://www.educacionyfp.gob.es MEFPren egoitza elektronikoaren bidez, “Izapideak bilatu” atalean.
Beka esleituz gero, jardueran parte hartzeko plaza esleituko da. Hala ere, ikastaroaren prezio osoa osatzeko, onuradunek nahitaez 100 euro ordaindu beharko dizkiote kontratuaren adjudikaziodun den enpresari. Ikaslea bere etxetik destinoko ikastetxera eramatea ikastetxearen kargura izanen da.
Hautagaien aukeraketa baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei ingeleseko irakasgaian lortutako notaren arabera ordenatuz egingo da. Gainera, nota horri 1,50 puntu gehituko zaizkio eskatzailea adjudikazio berrikoa denean.