2023ko abenduaren 12an.- Ministroen Kontseiluak, gaurko bileran, eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak proposatuta, Virginia Barcones Sanz Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendari nagusi izendatzea onartu du. Izendapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu ondoren izango ditu ondorioak.
Virginia Barcones Sanz (Soria, 1976ko ekainaren 6a) zuzenbidean lizentziatu zen UNEDen. Estaturako gaikuntza duen toki-administrazioko funtzionarioa da, Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalan. Hainbat udaletako idazkari-kontuhartzailea izan da, Gobernuak Sorian duen Ordezkariordetzako idazkariorde nagusia 2009 eta 2012 artean, Berlanga de Dueroko Udaleko zinegotzia eta Soriako Diputazio Probintzialeko diputatua 2007 eta 2015 artean. Halaber, prokuradore izan da Gaztela eta Leongo Gorteetan 2015eko eta 2019ko hauteskunde autonomikoen ondoren, eta sozialisten parlamentu-taldeko bozeramaileorde ere izan da Ganbera honetan. Gobernuaren ordezkari postua bete du Gaztela eta Leonen 2018ko ekainetik 2019ko apirilera bitartean eta 2021eko urritik 2023ko abendura arte.