4.7.2019
Collonges-sous-Salève (Frantzia)
Manuel Azañak 1939ko martxoan Errepublikako presidente gisa dimisio gutuna sinatu zuen mahaia berreskuratu du Espainiako Gobernuak. Irene Lozano Estatu idazkariak jaso du, Gobernuaren izenean, Frantziako Collonges-sous-Salève herrian, Suitzako mugatik gertu. "Gure memoria historikora itzultze horrek, demokraziari eta askatasunari laguntzeaz gain, egia historikoari ere zerbitzua ematen dio", esan du Luc Franzoniren etxean egindako dohaintzan.
Franzoni Marcel Griauleren biloba da, Frantzian erbesteratu zeneko lehen hilabeteetan Azaña hartu zuena. Familiak 80 urtez zaindu du mahaia. Espainara ekartzeko arte, Lyongo kontsuletxean geratuko da mahaia. Gobernuak aurten bertan Espainiara ekartzea espero du, errepublikanoen erbestearen 80. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan.