Salgaien mugako ikuskaritza zerbitzuaren antolaketa bateratu berria, uztailaren 22ko 756/2024 Ministerio Aginduan zehaztua eta ministerio eskudun guztien artean adostua, joan den urriaren 1etik dago martxan Algecirasko Mugako Kontrol Postuan.
Miryam Álvarez Lurralde Koordinazioko idazkari nagusiak eta Ana Rodríguez Nekazaritza Baliabide eta Elikagaien Segurtasuneko idazkari nagusiak Algecirasko Portuan izan dira eredu berriaren eraginkortasuna egiaztatzeko. Eredu berriak operadore ekonomikoei ematen zaien zerbitzua hobetzen du, eta, azken batean, gure portuen lehiakortasuna hobetzen. Horri guztiari esker, enpresek gero eta eskari handiagoaren mailan egon ahal izango dute, nazioarteko testuinguruan baldintza hobeagoetan.