Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa, Ángel Víctor Torres, Alacanteko Fageca udalerrian izan da gaur, “La Administración cerca de ti” programarekin egiten diren lanen jarraipen zuzena egiteko. Ekimen hori, bi urtean, Valentziako Erkidegoko 2.580 erabiltzailera iritsi da, eta administrazio-izapideak udalerri txikietara hurbiltzen ditu.
Ismael Vidal herriko alkatearekin eta Valentziako Erkidegoko beste hamar udalerritako erregidoreekin bildu da Torres, eta herritarrek izapide administratiboak egiteko ohiko bi modu daudela nabarmendu du: modu birtualean, horretarako “ahalegina egin da Espainiako Gobernutik banda zabalaren garapenean”; eta modu presentzialean, bizilaguna dagokion administrazioraino mugituz.