Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Víctor Torresek agerraldia egin du prentsaurrekoan, XV. Legegintzaldiko hilabeteetan autonomia erkidegoekin lortutako akordioen balantzea egiteko. Bertan azaldu du dagoeneko 26 akordio lortu direla autonomia erkidegoekin, “eta horrek esan nahi du 26 aldiz ekidin dela konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa”.
Ministroak gaineratu duenez, “hain emaitza onak lortu dira Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko Ministeriotik bultzatzen dugun elkarrizketa eta kooperazio politikarekin”.
Autonomia-erkidegoekiko elkarrizketa Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoaren (KALO) 33.2 artikuluko prozeduraren barruan ezartzen da, eskumenen arloko desadostasunak ebazteko eta konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak saihesteko.