Arcadi España Lurralde Politikako Estatu sekrerarioak Tenerifeko Santa Cruz Portuko Mugako Kontrol Postua bisitatu du.
Bisitan zehar osasun eta fitosanitarioen ikuskaritzak egiten dituzten langileekin zein sektoreko enpresekin bildu da.
“Gure dendetan erosten ditugun fruta eta barazki asko portu eta aireportuen bidez iristen dira, eta beraz, hemen egiten den lana funtsezkoa da herritarren ongizaterako. Elkarlanean jarraituko dugu zerbitzu hori arintzeko eta kontsumitzen ditugun produktuen kalitatea bermatzeko”, nabarmendu du.