Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torres Ceutan izan da, eta, han, Hiri Autonomoko presidente Juan Jesús Vivasekin batera, garapen sozioekonomikorako Plan Integralaren aurrerapenen jarraipena egin du.
Torresek adierazi duenez, 2022aren amaieran, Ceutako Hiri Autonomorako akordioa lortu zen, baita Melillarako ere, Plan Integrala onartuta, “orain arte ikusi gabeko aurrekontuarekin”, eta horren koordinazioa Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren esku utzi zen. “Espainiako Gobernuaren konpromisoa dute Plan horren jarraipen osoa egiteko, eta 2026ra arte eta, kasu batzuetan, 2030era arte gauzatuko da”, gaineratu du.