Fernando Martínez López, Memoria Demokratikoaren Estatu idazkaria, Calatayud, Biota, Cinco, Munébrega, Villanueva de Gállego, Borja (Zaragoza), eta Espluga de Francoli (Tarragona) udalerrietatik datozen gorpuzkiak dituzten pertsonen senideekin bildu da gaur, iragan ekainaren 12an Gameluro haraneko exhumazioak hasi ondoren.
Gerra zibileko 160 biktimaren gorpuzkiak hobitik ateratzeko lan horiek, hain zuzen ere, senideek eskatuta egiten dituzte han, eta emaitza positiboak ematen jarraitzen dute.
Hilobi Santuko kriptaren 2. mailan eman dituzte gorpuzkiak hobitik ateratzeko aurrerapausoen berri bileran parte hartu dutenek; izan ere, maila horretan daude Zaragoza eta Tarragonako hainbat herritatik etorritako biktimen gorpuzkin gehienak. Era berean, Madrilgo Administrazioarekiko Auzietako 11 zenbakiko Epaitegi Zentralak hartutako kautelazko neurrien ondorioz lanak gaur egun geldirik daudela jakinarazi zaie.