Isabel Rodriguez Lurralde Politika ministro eta Gobernuaren bozeramaileak bi hitzarmen sinatu ditu gaur, bata La Palmako Uharteko Kabildoarekin eta bigarrena Los Llanos de Aridaneko Udalarekin, sumendien erupzioak kaltetutako udal azpiegitura, ekipamendu eta instalazioak konpontzeko diru-laguntzak emateko eta bideratzeko –12 milioi euro inguru hitzarmen bakoitzean–.
La Palmako uhartean sumendien erupzioek eragindako kalteak konpontzeko eta berreraikuntza ekonomiko eta sozialerako presako neurriak hartzen dituen urriaren 5eko 20/2021 Errege Lege Dekretuak xedatzen duena betez ematen dira dirulaguntzak.
Diru-laguntza berri horiekin, Lurralde Politikako Ministerioak soilik 38,5 milioi euro bideratu ditu La Palmara, irlako toki-erakundeentzat, udal-titulartasuneko kalte erregistratuak konpontzeko.
Isabel Rodriguezek balioan jarri du, zifretatik harago, “administrazio publikoen arteko kudeaketa esperientzia positibo bat, larrialdi egoera batean irtenbideak eskainiz. Elkarrekin eta elkartuta gaudenean, azkarrago eta eraginkortasun handiagoz jokatzen dugu”.
Administrazio guztien jarduteko azkartasuna ere nabarmendu du ministroak: larrialdi egoera deklaratu dute, La Palma berreraikitzeko batzorde mistoa eratu dute eta ministerioen arteko batzordea osatu dute, ministerio sail ezberdinen presentziarekin eta, gainera, laguntzak bideratzeko denborak murriztu dira: “La Palman 577 milioi eurotik gorako laguntzen epeak murriztea lortu dugu, Arartekoaren txostenaren arabera –zifra berriak, hondamendiak herrialdean biderkatu direnean–, eta izapideen denbora heren bat murriztuz”.