Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaileak gaur deitoratu duenez, “oposizioko alderdi nagusiak ez du jakin gure konpromisoak eta erantzukizunak eskatzen digunaren mailan egoten. Gobernuan egoten jakin behar da, eta oposizioan egoten jakin. Oposizioko alderdi nagusia Konstituzioa urratzen ari da, zerbait dramatikoa da, zerbait larria da, Europako foroetan gure herriaren kalitate demokratikoaren alarmak pizten dituen zerbait da. Borroka alderdikoiak izan ditzakegu, baina ez Konstituzioaren testuari eraso egin eta betetzeari utzi. Nik hori deitoratzen dut, eta haren indarraldia eta betetzea aldarrikatzen ditut”.
Isabel Rodríguezek Konstituzio-organoen berrikuntza aipatzen zuen, oposizioko alderdi nagusiak hainbat urte galarazi baititu, Next Hezkuntza Foroko presidente Manuel Campo Vidalekin izandako solasaldian, 1977ko ekainaren 15eko lehen hauteskunde demokratikoen 45. urteurrena dela eta.