Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroa Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren buru izan da, eta Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren kudeaketa autonomikoa adostu du.
Isabel Rodriguezek, Espainiako Gobernuak marko konstituzionala eta autonomia estatutu guztiak ahalik eta gehien garatzeko duen borondatea nabarmendu du, “pertsonen bizitza hobetzeko eta gaur egun aurrean ditugun erronkak gure gain hartzeko helburuarekin”.
Gainera, azpimarratu du akordioak “Euskadik Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazioaren kudeaketa bere gain hartzeko hitzarmena ezartzen duela, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren izaera bateratzailearen eta elkartasun-printzipioaren errespetuaren barruan”.