Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroa izan da Maria Eugenia Gay Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkari berriaren kargu-hartze ekitaldiko buru, eta adierazi du orain aurrean ditugun aukerak baliatu behar ditugula: “Arazoak konpontzeko eta proiektu kolektibo hobea lortzen laguntzeko politika, jarrerak alderatuz, beti, baina akordioak lortzeko eta erakundeen arteko leialtasunetik eta jarrerak gerturatzeko jarrerarekin jardunez”.
Ministroak nabarmendu duenez, “berrogei urtean inoiz ikusi gabeko eraldaketa ekonomiko eta sozialera deituta dago Espainia, eta Katalunia funtsezkoa izango da”.
Isabel Rodriguezek balioan jarri du “politika eta dedikazio publikoa, demokrazia eta erakundeak indartzen dituztelako, Maria Eugenia Gay zoriondu du izendapenagatik, “abokatu errespetatua eta aitortua” delako, eta eskerrak eman dizkio 2018tik bete duen kargua utzi duen Teresa Cunillerari, “normaltasun instituzionala berrezartzen eta Kataluniako polizia kidego ezberdinen arteko harremanak eta elkarlana hobetzen laguntzeagatik”.