Miquel Iceta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak UGTko Zerbitzu Publikoetako Langileen Federazioaren (FeSP-UGT) I. Kongresuaren amaiera ekitaldian parte hartu du gaur. Kongresu horrek Julio Lcita idazkari nagusi izendatu du berriro.
Izetak pandemian zehar langile publikoek, osasun profesionalek eta denbora horretan zerbitzu publiko onenak ematen jarraitu duten kolektibo guztiek egindako lana goraipatu du.
Halaber, XXI. mendeko Administrazioa eta administrazio publikoetan behin-behinekotasuna gaur egun Estatuko Administrazio Orokorrak erregistratzen duen ehunekora (%8) murrizteko beharra ere aipatu ditu ministroak. Gaur egun, behin-behinekotasunaren ehunekoa % 30etik gorakoa da autonomia-erkidegoetan, eta % 13tik gorakoa toki-erakundeetan.
Behin-behinekotasuna murrizteko, Icetak administrazio publikoekin eta ordezkari sindikalekin adostu nahi du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (EBEP) erreforma, kontratu finkorik ez duten pertsonek betetako plazak gehienez hiru urteko epean betetzeko administrazio publikoek duten derrigortasuna ezartzeko.
Era berean, egungo egonkortze-prozesuak zabaldu ondoren, iragarri du funtzio publikora sartzerakoan berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalak errespetatuz, azken prozesu bat egingo dela egitura-zereginak modu iraunkorrean egiten dituzten bitarteko langileen egonkortasuna sustatzeko.