Miquel Iceta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa Angel Victor Torres Kanarietako Gobernuko presidentearekin bildu da, eta Estatuaren eta Kanarien arteko koordinazioa indartuko duen aldebiko batzordea osatzeko lanei ekitea adostu dute.
Ministroak autonomia erkidego bateko presidente batekin egiten duen lehen bilera da gaurkoa. Hemendik aurrera, ministerioa eta autonomia-erkidegoa lanean hasiko dira haren abiaraztea zehazteko eta batzordearen etorkizuneko funtzionamendua ezartzeko —Kanarietako Autonomia Erkidegoaren gaiak landuko dira—, eta Estatuaren eta autonomia-erkidegoaren arteko koordinazioa sendotzea ahalbidetuko du.
Horiez gain, Victor Francos Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkariak eta Myriam Alvarez Lurralde Koordinaziorako idazkari nagusiak ere parte hartu dute bileran.